DONOSTI EVENTOS
  • ES
  • EU

DONOSTI EVENTOS

Kirol-ekitaldien sortzaile eta antolatzaileak

NOR GARA

Donosti Eventos S.L. 1992an sortutako enpresa da eta esperientzia handia du kirolaren eta kulturaren munduarekin lotutako ekitaldi handiak antolatzen. Enpresak Donostian du egoitza, Real Sociedad-ek, Espainiako liga bitan irabazi duen taldeak, jokatzen duen Reale Arena estadiotik metro gutxira.
Antolakuntzak langile-egitura malgua du, hau urtean zehar antolatzen dituen ekitaldien premien arabera aldatuz. Nahiz eta egitura finkoa 5 pertsonakoa den, adibidez, Donosti Cup, bere ekitaldirik garrantzitsuena ospatzen ari den bitartean 300 pertsona baino gehiago izatera iristen da. 
​

ZERBITZUAK

Picture
DISEINUA
​Ideia formulatzea
​Plangintza
Marketing-plana
Komunikazio-plana
Picture
ANTOLAKUNTZA
Zuzendaritza teknikoa
Inskripzioen kudeaketa
Kokapena edo ibilbidea
Segurtasuna
Picture
KOMUNIKAZIOA
Sustapen-marketina
Publizitatea
Harreman publikoak
Diseinuen kudeaketa
Picture
EKOIZPENA
Langileak
Muntaia
Lehiaketa kontrolatzea
Seinaleak​

Zure ekitaldiarekin lagun zaitzakegu

Neurrira egindako proiektuak garatzen ditugu
HARREMANETAN JARRI

KIROL-EKITALDIAK

Donosti Eventos-ek, El Diario Vasco-rekin lankidetzan, Enpresen Lasterketa, Donosti Masters Cup eta Donosti Cup antolatzen ditu urtero.

Honez gain, beste erakunde publiko eta pribatu batzuentzat ere ekitaldi ugari antolatu ditu, hala nola, Realaren mendeurrena, Beteranoen Europako eta Munduko Atletismo Txapelketak, Donostiako Maratoia, Donostiako Nazioarteko Krosa, Realaren Igoeraren Festa edo Donostia Hiria Areto Futbol Txapelketa.

Picture
Picture
Urtero, uztaileko lehen astean, Donostian egiten den Nazioarteko Oinarrizko Futbol Txapelketa da, eta nazionalitate desberdinetako 600 taldek baino gehiagok parte hartzen dute.
WEBGUNEA
Picture
Picture
Urtero uztaileko lehenengo astean Donostian ospatzen den Beteranoen Nazioarteko Futbol Txapelketa da, eta bertan nazionalitate desberdinetako 60 talde baino gehiagok parte hartzen dute.
WEBGUNEA
Picture
Picture
Donosti Authentics Cup, Donosti Cup-en zehar ospatzen den Nazioarteko Futbol Txapelketa bat da,  eta bertan adimen urritasuna duten jokalariek osatutako taldeek parte har dezakete.
webgunea
Picture
Picture
Selekzio Nazional, Klub profesional eta Klub amateurrentzako Stage-ak antolatzen ditugu. Hauek, prestaketa-saio eta lagunarteko partidak barne izanik eta osatu eta joan-etorriez arduratuz.
​

webgunea
Picture
Picture
Enpresen lasterketa, taldekako lasterketa herrikoi bat da, 8,5 km-ko distantziakoa, maiatzean ospatzen dena eta 3 kategoria dituena: gizonezkoena, emakumezkoena eta mistoa.
WEBGUNEA
Picture

CONTACTO

info@donostieventos.com
  • ES
  • EU